2011-06-26

IPARRAGIRRE KANTUZ eguna

130 urte betetzen dira aurten, Jose Mari Iparragirre hil zela. Bere bizitza eta obra gogoratu eta zabaltzeko asmorekin, ZU Kantari kantu taldeak IPARRAGIRRE KANTUZ eguna antolatu du. Bertara Euskal Herriko kantu talde guztiak gonbidatuko ditugu, kantujira jendetsua eta erakargarria antolatu nahi dugu.