2013-09-18

Irailaren 23an, astelehena: XX. Kantu afaria Urretxun Anje Duhaldekin.



Aurtengo kantu-afaria XX.a dugu. Urte asko pasa arren, ekimen arrakastatsua izaten jarraitzen du. Aurten euskal kantagintzako kantari erreferentzial bat ekarri nahi izan dugu gonbidatu gisa. Errobi taldean eman zituen bere lehen urratsak, eta ondoren bakarka ere kantagintzan izen handi bat izatera iritsi da,           
ongietorri ANJE DUHALDE.                            Tarteka gure betiko kantuak abestuko ditugu, horretarako gonbidatu bereziak izango ditugu: trikitilariak, joteroak, haurrak, elkarteetako kantuzaleak...
Animatu eta igo oholtzara gurekin batera kantuaz goxatzera.

Urretxuko Euskal Jaia: arratsaldean Taberna Ibiltariarekin kantujiran.


Urretxuko Euskal Jaia egunean, gurdien ibilaldia amaitu ondoren, tabernaz taberna arituko dira kantuan, Bizkaitik etorritako beste kantuzale hauek, "Taberna Ibiltaria". Beraz hor doakizue beste gonbidapen bat, kantuaz goxatzeko.
Talde honetaz zerbait gehiago jakin nahi buduzu:

Irailaren 22an, Euskal Jaia Urretxun. Kantujira eguerdiko 13:00etan.

Datorren irailaren 22an, Urretxuko Euskal Jaia ospatuko dugu. Egun osoan ekimen ugari, goizean artisauen erakusketa, dantzariak, erraldoiak, arratsaldean berriz gurdien ibilaldia eta erakusketa. Tartean kantujiran aritzeko aukera, eguerdiko 13:00etan kantu saioa Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearen eskutik. Zatoz, animatu eta abestu gurekin batera!.
 





2013-06-21

Zumarragako jaietan kantujira: Ekainaren 28an.


Badatoz jaiak, eta horrekin batera kalean alaitasuna eta poztasuna zabaltzeko gogoa eta nahia. Xede horrekin datorren ekainaren 28an, bilduko gara bi herrietako kantuzaleak ZU Kantarik antolatutako kantujiran. Urteroko hitzorduari helduko diogu, hau da, ekainaren 28an, ostirala, arratsaldeko 20:00etan, Iburretako plazatxoan. Bentazaharreko Mutiko Alaien laguntza musikala izango dugu.
Animatu eta zatoz gurekin!

2013-04-09

Apirilaren 20an, Kantuafaria OTATZA sagardotegian (Zerain)

Datorren apirilaren 20an, kanturako tarte ederra izango dugu Zeraingo OTATZA sagardotegian.
Bertan, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearen eskutik gure kantu ederrenak abesteko aukera izango dugu, jaki eta sagardo goxua dastatzen dugun bitartean.
Joan-etorria autobusez eta doan, arratsaldeko 20:00etan Legazpitik irtetengo da, ondoren Zumarragako geltokian geldituko da.  
Animatu eta eman izena. Azken eguna apirilaren 15ean, astelehena.  

2013-02-01

Otsailaren 16an: Kantujira Donostian eta sagardotegia Hernanin.

Hemen duzue plana ederra, datorren otsailaren 16an, larunbata:
10:05ean Zumarragan trena hartu - 11:05ean Donostian - 12:00etan Kantujira berezia Donostiako Alde-zaharrean - 13:45ean Donostiako geltokian trena hartu - 13:54ean Hernanin pote pare bat eta... 14:30ean Bazkaria Hernaniko sagardotegi batean - Hortik aurrera egitaraua zehazterik ez dago...
Animatu eta eman izena lehen bai-lehen: zukantari@gmail.com

2013-01-31

Donostian Kantuz: 10 urte bete dute.

Donostian Kantuz taldea 10 urte sortu zela eta, KANTUJIRA berezia antolatu dute datorren otsailaren 16rako.
Gipuzkoako eta Euskal Herriko kantu talde guztiak gonbidapen zuzena jaso dute, beraiekin kantuan, urteurren berezi hori ospatzeko. Ondoren bazkaria.
Zorionak... kantuz!.