2014-03-15

Apirilaren 5ean, "ZAZPIAK OIHAL BATETIKA" Euskal Herria Bilbon kantari

Datorren Apirilaren 5ean ekimen berezi bat antolatu du Euskal Herria kantuz sareak Bilboko Konpartsekin eta Bilbo Kantari taldearekin batera. Bilboko 7 kaleetan herrialde guztiak islatuko ditugu kantuan, kale bakoitzean herrialde bateko kantuak abestuaz. Euskal Herriko kantuzale guztiak deituak daude bertan parte hartzeko. 
Ekimena berezia izanik Euskal Telebistak grabatuko du, ondoren saio berezi batean eskaintzeko. 
Egitaraua:
12:30ean Kantujira Bilboko erdialdean hasita. Kafe Iruña. 
17:00ean Bilboko Plaza Barrian kantuzaleen elkarretaratzea. 
18:00etan, "Zazpiak oihal batetik" ekimenaren hasiera. 
20:00etan, Ekimenaren amaiera Plaza Barrian. 
Kantujira berezia, musikariekin, bertsolariekin, herrialde guztietako ordezkariekin, ... 
Informazio gehiago: Euskal Herria Kantuz bloga
Bazkaltzeko izena eman nahi dutenek formularioa bete behar dute bilboko konpartsetako webgunean:

2013-09-18

Irailaren 23an, astelehena: XX. Kantu afaria Urretxun Anje Duhaldekin.



Aurtengo kantu-afaria XX.a dugu. Urte asko pasa arren, ekimen arrakastatsua izaten jarraitzen du. Aurten euskal kantagintzako kantari erreferentzial bat ekarri nahi izan dugu gonbidatu gisa. Errobi taldean eman zituen bere lehen urratsak, eta ondoren bakarka ere kantagintzan izen handi bat izatera iritsi da,           
ongietorri ANJE DUHALDE.                            Tarteka gure betiko kantuak abestuko ditugu, horretarako gonbidatu bereziak izango ditugu: trikitilariak, joteroak, haurrak, elkarteetako kantuzaleak...
Animatu eta igo oholtzara gurekin batera kantuaz goxatzera.

Urretxuko Euskal Jaia: arratsaldean Taberna Ibiltariarekin kantujiran.


Urretxuko Euskal Jaia egunean, gurdien ibilaldia amaitu ondoren, tabernaz taberna arituko dira kantuan, Bizkaitik etorritako beste kantuzale hauek, "Taberna Ibiltaria". Beraz hor doakizue beste gonbidapen bat, kantuaz goxatzeko.
Talde honetaz zerbait gehiago jakin nahi buduzu:

Irailaren 22an, Euskal Jaia Urretxun. Kantujira eguerdiko 13:00etan.

Datorren irailaren 22an, Urretxuko Euskal Jaia ospatuko dugu. Egun osoan ekimen ugari, goizean artisauen erakusketa, dantzariak, erraldoiak, arratsaldean berriz gurdien ibilaldia eta erakusketa. Tartean kantujiran aritzeko aukera, eguerdiko 13:00etan kantu saioa Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearen eskutik. Zatoz, animatu eta abestu gurekin batera!.
 





2013-06-21

Zumarragako jaietan kantujira: Ekainaren 28an.


Badatoz jaiak, eta horrekin batera kalean alaitasuna eta poztasuna zabaltzeko gogoa eta nahia. Xede horrekin datorren ekainaren 28an, bilduko gara bi herrietako kantuzaleak ZU Kantarik antolatutako kantujiran. Urteroko hitzorduari helduko diogu, hau da, ekainaren 28an, ostirala, arratsaldeko 20:00etan, Iburretako plazatxoan. Bentazaharreko Mutiko Alaien laguntza musikala izango dugu.
Animatu eta zatoz gurekin!

2013-04-09

Apirilaren 20an, Kantuafaria OTATZA sagardotegian (Zerain)

Datorren apirilaren 20an, kanturako tarte ederra izango dugu Zeraingo OTATZA sagardotegian.
Bertan, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearen eskutik gure kantu ederrenak abesteko aukera izango dugu, jaki eta sagardo goxua dastatzen dugun bitartean.
Joan-etorria autobusez eta doan, arratsaldeko 20:00etan Legazpitik irtetengo da, ondoren Zumarragako geltokian geldituko da.  
Animatu eta eman izena. Azken eguna apirilaren 15ean, astelehena.