2011-07-20

Rokero zaharrak ere kantujiran...

Uztailaren 17an, Otxandion ospatu zen "Herri Kantak Otxandion" eguna. Inguruko kantuzale eta beste herrialdeetako kantu taldeak inguratu ziren bertara. Arreta berezia eskaini nahi diogu, otxandioko rokero zahar bati, Ertzainak taldeko Josu Zabala. Bere akorodeoia kolkoan zuela ederki eragin zion auspoari euskal kantuak musikatuaz. Gora zuek!!