2011-08-23

Iparragirre Kantuz eguna: entsaioak eta antolakuntza bilkura





IPARRAGIRRE KANTUZ eguna. DEIALDIA:

Irailaren 3an, larunbata, goizeko 11:00etan Urretxuko kultur etxean.
Alde batetik Iparragirreren kantuak entsaiatuko ditugu.
Bestetik, zuen laguntza eskatu nahi dizuegu egun osoko antolakuntzari ekiteko.
Jendea behar dugu. Animatu, zatozte eta parte hartu ekimen honetan.
ZU Kantari kantu taldea

Bilbon eta Erandion kantari

Bilboko jaietan kalez kaleko kantujira. Hona hemen egitaraua:
  • Abuztuaren 25ean, osteguna.
  • Abuztuaren 27an, larunbata 
ORDUA: 20:00etan  LEKUA: Kalderapeko taberna aurrean, txakur kale 1.

Erandioko jaietan berriz egun honetan izango da kantujira:
  • Abuztuaren 26an, ostirala          
ORDUA : 19:00etan  LEKUA: La plaza-Egus tabernaren aurrean.

Donostiako aste nagusia Kantuz...



Donostiako aste nagusia joan zaigu, kainoiaren zartadarekin hasi zen jaia, piratek uhartea utzi eta hiria hartu zuten, kaleak jendez gainezka, kantuzale ugari... gure herrikoak ere tartean izan ziren (ea argazkiren batean aurkitzen dituzuen...), ... hala ere ez ahaztu: Euskaraz bizi!!!

2011-08-22

Plentzia kantari

Hator hona plentziarra
euskararen alde,
herriaren alde,
hemen dago Plentzia Kantari
lagunen kabi,
txoria txori,
kalez kale,
dantzaz dantza
alaitu hadi.

2011-08-17

Arrantzale egune 2011 Ondarrun, herri osoa kantari!!!


eta zuzeneko giroa nolakoa izan zen ikusi nahi baduzu, SAKATU BEHEKO LASTERBIDE HONETAN:
://youtu.be/xYRA_97EA7Y