2011-05-17

Kantujira Bergaran


Datorren ekainaren 4an, Bergaran ospatuko da UEMA eguna. Euskal Herria Kantuz sareak deialdia zabaldu du, bertan 12:30etatik aurrera Kantujira bat egiteko. Ondoren bazkaria, eta bazkalosteko kantu saioa.
Hitzordua:
ekainaren 4an, Bergarako Herriko plazan 12:30ean.
Bazkaltzera gelditu nahi dutenak bidali mezua helbide honetara: posta@kantuzale.net
bazkaria: 18 euro (jan-edanak, kafea, pattarra).
Animatu eta zatoz kantari Bergarara.

No comments:

Post a Comment