2011-06-26

IPARRAGIRRE KANTUZ eguna

130 urte betetzen dira aurten, Jose Mari Iparragirre hil zela. Bere bizitza eta obra gogoratu eta zabaltzeko asmorekin, ZU Kantari kantu taldeak IPARRAGIRRE KANTUZ eguna antolatu du. Bertara Euskal Herriko kantu talde guztiak gonbidatuko ditugu, kantujira jendetsua eta erakargarria antolatu nahi dugu. 
Ekitaldi ezberdinez osatutako egitaraua:   
11:00etan, Ongi etorria kantu talde guztiei.
12:00etan, kantujira Urretxu eta Zumarragako kaleetatik.
13:00etan, Omenaldia Iparragirreri, Iparragirre plazan (aurreskua, erraldoiaren agerpena, kantu saioa,..)
13:30ean, Bertso saioa Iparragirreren jaiotetxean, Xenpelar-Iparragirre. Ondoren, kantu saioa.
14:00etan, Herri bazkaria, Zumarragako plazan. Bazkalostean kantu saioa.
17:00etan, Dantza saioa (dantzari baten gidaritzapean) Areizaga-Kalebarren plazan. Tarteka kantu saioa.
18:30-19:00etan, Azken kantuarekin amaiera emango diogu egunari.
* Herri bazkaria. Izena emateko azken eguna: abuztuak 29.
deitu: 669 546 357

No comments:

Post a Comment